Dokumentuaren akzioak
Eszenika eskola proiektuaren «zalantza egoera» salatu dute
Arte eszenikoetako hainbat eragilerentzat Jaurlaritzak ez ditu beteko hartutako konpromisoak
Eszenika dauka izena proiektu horrek, eta horren aldeko plataformako kideek momentu honetako «zalantza egoera» salatu dute. «Obren lehiaketak izan duen geldialdiaren harira, harridura eta kezka azaldu nahi dugu». Plataformako kideen ustez, Jaurlaritzak jarritako epean egon diren zailtasunek ez dute zuritzen hitzartutakoa ez betetzea. «Ikusteko dago 2013-2014ko ikasturtean proiektua gauzatuko den edo ez. Zalantzak ditugu, aurtengo maiatzaren 15ean Legebiltzarrean egindako bileran egun hori aipatu zuten arren». Plataforma zazpi urtean dabil goi mailako eskola baten sorrera «modu aktiboan» eskatzen. «Prestakuntza arautua eta ofiziala eskainiko ligukeen eskola baten beharra defendatzen dugu».
Dokumentuaren akzioak