Dokumentuaren akzioak
Eszena piztiak, Bilbon
Ido Feder eta David Marques dantzariek 'Bête de Scène' lana eskainiko dute gaur eta bihar La Fundicionen
Portugalen jaioa da Marques, eta Israelen jaioa Feder. Iaz, Marquesek Conquest
ikuskizunean parte hartu zuen, Serralvesko Fundazioaren eskutik. Feder,
berriz, Israeldik Herbehereetara joan zen dantza ikasketan sakontzera,
eta One Night's Dance koreografo gazteen plataforman parte hartu du.
Ikuskizuneko interpreteek modu honetan definitzen dute eszena piztia edo
eszena animalia direla: «Agertokietan bizi den espezie horietakoa naiz.
Itxurari gorputza ematea geure esku dago. Horrela, heriotza
bio-teatro-logiaren partea da. Guk bakarrik maitatu egin dezakegu; zuek
gu ikusten egon zaitezkete».
Noa Klugman arduratu da
ikuskizunaren diseinu grafikoaz. Halaber, bi dantzariek Step
Beyond-European Club Foundation eta Fundaçao Calouste Gulbenkian
fundazioen babesa izan dute. Dantzariak izateaz gain, Federrek eta
Marquesek antzerki ikasketak egin dituzte. Benetako eszena piztiak
direla, alegia.
'BêTE DE SCENE'
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. La Fundicion aretoan (Bilbo).
Ido Feder eta David Marques dantzariak, Bête de Scène laneko une batean. / BERRIA
Dokumentuaren akzioak