Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Estreinako Euskal Herriko Gazteen Dantza Topaketa deitu dute, belaunaldi aldaketa sustatzeko

Dokumentuaren akzioak

Estreinako Euskal Herriko Gazteen Dantza Topaketa deitu dute, belaunaldi aldaketa sustatzeko

Egilea
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Komunikabidea
Argia
Tokia
Asparrena
Mota
Albistea
Data
2023/03/01
Lotura
Argia

Euskal Dantzarien Biltzarrak gazteen aldeko apustua egin beharra azpimarratu eta Euskal Herriko lehenengo Gazteen Dantza Topaketa antolatu du uda hasierarako, Asparrenan, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Belaunaldi aldaketa errazteko funtsezko erreminta izan asmo du topaketak, antolatzaileen esanetan horretarako beharrezko elkarreraginik ez dagoelako dantzari gazteen artean. Adin tarte bereko dantzariak elkartuko dira Asparrenan asteburu batez, gaiari buruz elkarrekin hausnartu eta eztabaidatu dezaten.

"Ekitaldi honen bidez gazteen ahalduntzea bilatzen da, haien nortasun sentimendua areagotzea. Euskal Herri osoko dantzari gazteek dantza tradizionalez gozatuko dute modu ludiko batean, emanaldietan ohituta dauden zurruntasunik gabe", azpimarratu dute antolatzaileek.

Izen-ematea, martxoaren 24a baino lehen

15 eta 25 urte arteko dantzariei egin die gonbita Euskal Dantzarien Biltzarrak, ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo duten topaketan parte hartzeko, Asparrenan. Izena emateko epea zabalduta dago dagoeneko, gazteendantzatopaketa.eus atarian.

Taldetxoei harrera eguna izango da ostirala, eta larunbata izango da egun handia, besteak beste dantza kalejirak eta hausnarketarako plaza gehienak orduantxe zabalduko baitira, eta gauean erromeria. 

Dokumentuaren akzioak