Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Estatu Batuetan euskaraz

Dokumentuaren akzioak

Estatu Batuetan euskaraz

Bost urtez behin egiten den Boiseko Jaialdia uztailaren 28tik abuztuaren 2ra egingo dute Idahon

Uztailaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean AEBetako Boise hiriak euskal zapore eta usaina izango du. Bertan, bost urtez behin egiten den (lehen edizioa 1987an izan zen, ia duela hogeitamar urte) diasporaren jai handia ospatuko dutelako bertako euskaldunek. Boiseko Jaialdiak Euskal dantzak, musika, herri kirolak, bertso saioak eta gastronomia bezalako arloak batuko ditu Idaho estatuan eta CNN berak urteko 'to do' zerrendan ipini du egitasmoa.
Egilea
Jokin Elizaran
Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2015/07/05
Lotura
El Correo

Boisen alkate euskalduna dute, David Bieter abokatua, eta lan handia egin ohi dute euskal nortasuna bultzatzeko. Uztailaren bukaera partean egingo den Jaialdiaren inguruan informazio ugari dago bere gunean. Eta interesgarriena, seguruenik, prestatu duten programazioa da. Idahon, adibidez, Donostiako Irrintzi Erraldoi Konpartsa izango da, baita Durangoko Luhartz dantzariak, Soraluzeko The Crazy Wheels taldea, Xabi Paya eta Nerea Ibarzabal bertsolariak ere. Harrijasotzaileak, aizkolari eta herri kiroletan trebatuak diren hainbat kirolari ere ibiliko dira bertan.

'Basque Block' delakoa esparrua antolatu dute, gainera. "Frontoian esku pilota eta pala partiden erakustaldiak egingo dira. Euskal Museoa irekita egongo da zenbait euskal erakusketekin, gainera. Egun osoan zehar auzoan janaria eta edaria erosi ahal izango dute bisitariek", azaldu dute antolatzaileek. Uztailaren 30ean herri kirol saia izango da CenturyLink aretoan. Eta 31n 'Festara' emanaldia egingo dute Morrison Center antzokian. Idahoko Jaialdira joateko intentzioa azaldu du lehendakariak, Iñigo Urkulluk, eta baita Bizkaiko ahaldun nagusiak, Unai Rementeriak, ere. Athletic-ek partida jokatuko du gainera uztailaren 18an, Albertsons Stadium delakoan. Norgehiagoka Xolos de Tijuana taldearen aurka izango da.

Expo Idaho

Abuztuaren 1 eta 2an 'Expo Idaho' delakoa prestatu dute. "Izan zaitez Euskaldun egun batez eta gozatu Jaialdiaren hasiera ekitaldia, euskal janaria, herri-kirol saio eta txapelketak, euskal musika eta dantza, oroigarriak eta eskuz egindako opariak erosteko dendatxoak, eta bisita itzazu aire egokitua izango duen areto zabalean. Meza ere egingo dute egun horretan, euskaraz eta ingelesez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lehiaketa baten bidez, bi gazte aukeratu ditu Boisera joan eta bertako berriemaile izateko. Izan ere, Naroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra izan dira GazteBizHitza atariak antolaturiko GOazen Boisera! lehiaketan sarituak, epaimahaiak gazte hauen lana saritu ondoren jasotako 60 idazlan eta bideoen artean. Bidaia eta gastuak ordaindurik izango dituzte."Naroa Elortegi Energia Berriztagarrien Ingeniaritza gradua ikasten ari da, 21 urte ditu eta futbolaria eta kirolzale amorratua da; Mikel Ibargoien, aldiz, 26 urteko kazetaria da eta kirol kazetaritzan aritu da irratian lanean", azaldu dute Saileko bozeramaileek. Biak "gogotsu eta pozik" azaldu dira Boiseko Jaialdia ezagutu, eta euskal diasporaren berri emateko aukera honekin.

Estatu Batuetan euskaraz

 / JON BERNÁRDEZ

Dokumentuaren akzioak