Dokumentuaren akzioak
Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi du Carlos Santamariak
Dantza klasikoa zabaldu eta iraunarazteko egindako lanagatik eman dio epaimahaiak saria donostiarrari
Santamariak dantza klasikoa hedatu eta kontserbatzeko egindako lana
azpimarratu du epaimahaiak. Heziketa klasiko- ko koreografoa da
donostia- rra. Duela hamar urte, bere konpainia eratu zuen. Ordutik
hamar ballet baino gehiago sortu ditu.
«Dantza klasiko puruaren hizkuntza deformatuz, nire hizkuntza
propioa sortzea lortu dut, guztiz librea», onartu du koreografo
donostiarrak. Bere konpainiak horretarako bidea ere ematen diola
aitortu du. Jasotako sariaren berri izan bezain azkar, «pozik eta
itxaropentsu» dagoela jakinarazi du. Hala ere, dantzariek beren
lanbidean aritzeko izaten dituzten zailtasunak eta trabak ere
gogorarazi ditu.
Ibilbide luzea du Carlos Santamariak bai dantzari baita
koreografo moduan ere. Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzari
izan zen sei urtez. Koreografo gisa, Madrilgo Real Kontserbatorio
Profesionalean hasi zen. Han zortzi urtez aritu zen lanean, bere
konpainia propioa sortu arte. Maribel y la extraña familia musikalerako egindakoa izan da haren azken lana.
Dokumentuaren akzioak