Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Espainiako Dantza Konpainia Nazionala 2-k ‘Ni un alma’ estreinatuko du bihar Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Espainiako Dantza Konpainia Nazionala 2-k ‘Ni un alma’ estreinatuko du bihar Arriagan

Patrick de Banaren ‘Nightsongs’ eta Nacho Duatoren ‘Duende’ ere ikusgai izango dira

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/04/11

Yoko Tairak arimei eskaintzen die Ni un alma deituriko obra hau, gizakien eta euren arimen arteko erlazioaren inguruko obra bat da, sortzailearen esanetan.



Estreinuak ez diren beste bi koreografia ere eskainiko ditu CND2-k hiru egun hauetan, Nightsongs da bata, eta Duende bestea. Lehen koreografia Patrick de Banarena da, eta musika, berriz, Arvo Part eta Alberto Iglesiasek ipiniko dute. Obra honek maitasuna, tristura, gorrotoa, eromena eta gizakiek sentimendu hauekin dituzten erlazio zuzenak adierazten ditu. Azkenik, bakardadea soilik gelditzen da sentimendu hauen atzean, Patrick de Banak ondorioztatzen duenez.



Bestalde, Nacho Duato izan da Duende koreografiaren egilea, eta musikari lanak Claude Debussyk egin ditu. 1991n estreinatu zuen Nederlands Dans Theater konpainiak. Sortzailearen arabera, obra hau erabat eskulturala da.

Hamalau dantzarik osatzen dute Espainiako Dantza Nazionala 2, konpainia honen helburua dantzariak euren bizitza profesionalerako osatzea da. Nacho Duatok sortu zuen orain dela bi urte talde hau, eta hasiera batean haren obrak bakarrik dantzatzen zituzten arren, denboraldiz denboraldi koreografo berrien obrak hartu dituzte, besteak beste Tony Fabre, Patrick de Bana, Yoko Taira edo Nicolo Fonterenak.



Hurrengo zita, abeslari irlandarrarekin



Arriaga antzokiaren egitarauan hurrengo zita apirilaren 20an da, orduan Sharon Shanon abeslari irlandarra etorriko da. Ikuskizun hori Eszena Irekia zikloaren barruan sartzen da.

Dokumentuaren akzioak