Eskura daitezke Itsasik igandean eskainiko duen emanaldirako gonbidapenak

Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan eskainiko du Itsasik Kautereen dantza emanaldia. Soreasu antzokian izango da, 19:00etan hasita. Emanaldi horrekin bukatuko da aurtengo Azpeitia Dantzan.
Egilea
Julene Frantzesena
Hedabidea
Guka
Lekua
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Guka
Eskura daitezke Itsasik igandean eskainiko duen emanaldirako gonbidapenak
Itsasiko dantzariak iaz, Azpeitia Dantzanen barruan eskaini zuten emanaldian.

Azpeitia Dantzan egitasmoa bukaerara iristear da. Igandean eskainiko du laugarren eta azken emanaldia Itsasi euskal kultur taldeak, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Emanaldirako doako gonbidapenak eskura daitezke oraindik ere Kulturaz kooperatibaren webguneanKautereen dantza izenburupean eskainiko dute Itsasiko dantzariek ikuskizuna, Ainara Vidalen gidaritzapean.

Aurreko asteetan egin dituzte Azpeitia Dantzanen barruko emanaldiak herriko dantza talde batzuek. Soreasuko agertokira igotzen aurrenak Luis Alberdiren dantza eskolako eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleak izan ziren. Sahatsak plazan eskaini zuen emanaldia hilaren 6an, eta 7an, berriz, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako kideek, Soreasun.