Dokumentuaren akzioak
Eskultura dantzariak
Auguste Rodin eskultorearen inguruko lana aurkeztuko du San Petersburgoko Balletak. Dantza konpainia onenetako bat da, eta Boris Eifmanek zuzentzen du. Maurice Ravel, Camille Saint-Saens eta Jules Masseneten musika erabiliko dute, Rodinen eta haren ikasle eta maitale Camille Claudelen istorioa kontatzeko. 2011ko azaroaren 22an estreinatu zuten, Errusian, Rodin ballet psikologikoa. Mugimenduaren bitartez, mugitzen ez diren eskulturen arima eta pertsonaion gogoan dagoena adierazi nahi ditu Eifmanek koreografian. Olga Shaishmelashvilil diseinatutako jantziak eramango dituzte dantzariek.
'Rodin'
Gaur, 20:30ean, Gasteizko Principal antzokian.
Dokumentuaren akzioak