Dokumentuaren akzioak
Eskualdeko taldeak, ezpata-dantza jaialdian
Frantzia, Kantabria eta Euskal Herriko dantzariak arituko dira Eibarren
Hala, Urretxu-Zumarragako Irrintzi dantza taldeko eta Legazpiko Sustraiak taldeko dantzariek Eibarren ospatuko den nazioarteko ezpata-dantza jaialdian parte hartuko dute.
Jaialdi hau larunbatean eta igandean izango da. Bertan, Frantziako, Flandriako, Kantabriako eta Euskal Herriko dantzariek parte hartuko dute. Legazpi, Urretxu eta Zumarragako dantzariekin batera, Antwerpen, Dunkerque, Ruiloba, Beasain, Deba, Markina eta Eibarkoak izango dira. Guztiek euren herriko ezpata-dantzak erakutsiko dituzte.
Legazpiarrek larunbatean, 19.30etik aurrera, Untzaga plazan izango den saioan parte hartuko dute. Urretxuar eta zumarragarrek, berriz, igandean, 12.30ean hasita, toki berean izango den saioan.
Dokumentuaren akzioak