Eskualdeko eta kanpoko haur dantzarien erakustaldia

Egilea
Aitziber Aranburuzabala Juldain
Hedabidea
Goiena
Lekua
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goiena

Leizarra Musika eta Dantza Eskolak gonbidatuta, bailarako haur dantzariek urteroko topaketa egin dute Aretxabaletan.

Leizarrakoekin batera Antzuolako Oinarin, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz eta Oñatiko Oñatz taldekoek parte hartu dute, baina baita Soraluzeko Urrats, Legazpiko Korosti eta Gasteizko Indarra taldeko dantzari gazteek ere.

Leizarrako dantza irakasleari, omenaldia

Taldetan banatuta, erdiguneko kaleetan zehar dantza saioak egin dituzte goizean eta ohi moduan, Herriko Plazan elkartu dira eguerdian dantza talde guztiek elkarrekin emanaldia eskaintzeko.

Dantza saioa bukatuta, orain arte Leizarra Musika eta Dantza Eskolako dantza irakasle izan den Mikel Arceri omenaldia egin diote gaur egun eta garai baten haren ikasle izan zirenek.