Dokumentuaren akzioak
Eskualdeko bost taldek hartuko dute parte datorren zapatuko Dantzari Egunean
Jende helduak egingo du dantza goizean hasi eta iluntzera arte
Zapatuko egitaraua gertu dute: goizeko 10:30ean, harrera
taldeei; 11:30ean, kalejira herriko kaleetan (elkarrekin irtengo dira
taldeak eta leku bakoitzean batek egingo du bere dantza); eguerdiko
12:45ean, goizeko dantza saioa Herriko Plazan; arratsaldeko 14:45ean,
bazkaria; eta 18:00etan, arratsaldeko dantza saioa, Herriko Plazan
baita.
Dantza saio bakoitzeko dantzak ere zehaztuta dituzte.
Eguerdikoan: Agurra (bikote batek), La Balsa (Lore Gazteak), Gipuzkoako dantzak (ezpata, brokel, arku eta maki handi), Jota fandangoa (Arrostaitz), Zinta dantza kapitainarekin, Jota Tudela, Igitai dantza, Soka dantza (Urrats) eta Arin-arina/fandangoa.
Arratsaldekoan, berriz: Bertzijana (mutil kateak), Batelerak, Bizkaiko dantzak (Ikurrin dantza eta Launakoa), Trokeo dantzak (Oinarin), Arratia (Oñatz), Domingilo (hamasei dantzarirekin) eta Larrain dantza.

Oinarin dantza taldea izango da zapatuan Antzuolan elkartuko diren bost taldeetako bat. [MIGURA]
Dokumentuaren akzioak