Eskua emanda, mendeurreneko soka dantza

Egilea
Nagore Garmendia
Hedabidea
Irutxuloko Hitza
Lekua
Añorga
Mota
Albistea
Data
Lotura
Irutxuloko Hitza
Soka dantzan aritu dira Añorgako Arkaitz dantza taldekoak, Karmen egunean.Nagore Garmendia

Jaietan murgilduta daude Añorgan, honezkero, eta gaur, Karmen egunean, soka dantzan aritu dira Arkaitz Dantza Taldeko kideak. Ehun urte bete ditu taldeak aurten, eta mendeurrenaren aitzakiarekin, dantza berezia eskaini dute frontoiaren ondoan. Fandango, arin-arin eta dantza herrikoien doinuaz, omenaldi polita izan du dantza taldeak, hainbat dantzariren eskutik. 

Hona hemen argazkiak: