Dokumentuaren akzioak
Eskozia eta Proventzatik
Datorren igandearen eguerdian dantzariak Urkizutik
aterako dira Untzagara abiatzeko, kalejiran gaitero, joaldun eta
Eibarko Musika Eskola eta Jainagaren Eskolako trikitilarien laguntza
izango dutelarik. 12:30ean hasiko da dantza tradizionalen jaialdia,
aurten karaktere dantzak izenpean. «Orain arte
erremintak begiratu digutu, lehen urtean espatak, bigarrenean makilak
eta joan den urtean arkuak» aipatu zuen Kezka Dantza Taldeko Enrike
Izagirrek.
«Aurten leku desberdineko pausuak ikusteko aukera izango
dugu». Horretarako bost taldek hartuko dute parte. Eskoziatik The
Balmoral Highlanders etorriko da eta Proventzatik Rode de Basse
Provence taldea. Hauek izango dira urrunagotik etorriko diren
partaideak, baina ez bakarrak.
Frantziatik ere, baina Zuberoatik Aintzindariak taldea
etorriko da eta Berriztik San Lorenzokoak. Hauekin batera Eibarko Kezka
Dantza Taldea etxean arituko da. Guztira 80 dantzari inguru arituko
dira Untzagan. Euria eginez gero, Coliseora joko lukete.
Dokumentuaren akzioak