Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 1.400 neska-mutil, Eskolarteko dantzari egunean

Dokumentuaren akzioak

1.400 neska-mutil, Eskolarteko dantzari egunean

Egilea
Aintzina Monasterio
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/18
Lotura
Busturialdeko Hitza

Eskolarteko dantzari eguna ospatu zuten atzo, Gernika-Lumon. San Fidel, Seber Altube, Mertzede, Allende Salazar eta Barrutiako eskola umeek dantza erakustaldi ederra egin zuten, beste urte batez.

11:00etan Pasealekuan elkartu, eta trikitixa, txistu eta danbolinen soinu artean kalejiran joan ziren Merkatu plazaraino. Errenteriako Gazteak Taldeko eta Segundo Olaeta Musika Eskolako kideak izan zituzten bidelagun kalejiran, eta horiek izan zuten dantza doinuak jotzearen ardura.

Ordu bete inguruko dantza saioa hamalau dantzak osatu zuten. Euskal Herriko lurralde desberdinetako dantzekin egin zuten erakustaldia.

Ohikoa den legez, Dantzari dantzak zabaldu zuen saioa; hain zuzen, Agintariena, Ezpata joko txikia, Banangoa eta Txotxongiloa dantzatu zituzten neska-mutilek.

Bigarren multzoan Makil joko I eta II, eta korroko dantzak egin zituzten: Txulalai, Zapatain dantza eta San Petrike. Ondoren, Gipuzkoako makil txikia, Euzko dantza, Arku dantza eta Zinta dantzagaz heldu ziren saioaren azken txanpara. Eta, azkenik, Behenafarroako martxarekin amaitu zuten dantza jaialdia.

DSCN5248

DSCN5278

Dokumentuaren akzioak