Dokumentuaren akzioak
Eskolakoek eman zieten atzo hasiera inauteriei Lizartzan
Gaur, berriz, usadio zaharrak jarraituz, goizeko 7etan
kalejiran ibiliko dira dantzariak txantxo eta txistulariekin. Ordu erdi
beranduago, puske biltze irteera izango da. Ohi den bezala, dantzariak
ospeletik ibiliko dira eta txantxoak berriz euterarik. Goizeko 9:30ak
aldera berriz, Etxe Zahar baserrian Otsolarrekoek eskainitako gosaria
dastatzeko geldialdia egingo dute eskean dabiltzenek eta txanda egingo
dute puske biltze ibilaldian.
Eguerdi partean berriz, mozorro gurdi eta txaranga
irteera izango da Errota ataritik. Han egin dute hitzordua lizartzarrek
eta aurten ere, sorpresaren bat egongo da. Arratsaldeko 13:30etan
berriz, Arrate zubitik kalejiran abiatuko dira mozorrotuta guztiak.
Gero, herri bazkaria egongo da frontoian nahi duten
guztientzat. Arratsaldeko 6etan berriz, gurdiak eta mozorroak kale
nagusian behera etorriko dira. Gero, musika eta jai giroa ez dira
faltako eguna amaitzeko gaurkoan Lizartzan.
Ijitoa erreko dute
Bihar igandea, Agintari doinuz
lagunduta agintari eta dantzariak meza nagusira joango dira ohitura
zaharra jarraituz. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da herritar
guztientzat plaza inguruan. Bitartean dantzariek herriko puske
biltzeari ekingo diote eta gurdiak eta mozorroak txarangaz lagunduta
ibiliko dira herrian barna umore puntua jarriz.
Plazan egingo dira Lizartzako inauteri dantzak berriz
ere Otsolar taldekoen eskutik eta ondoren denak, Aiztondo pilotalekuan
izango den txekor jatera joango dira.
Arratsaldean zehar ez da faltako animazioa, txaranga,
dantza soka, dultzainero, zozketak eta sariak izango baitira Lizartzan.
Gero, aurtengo, inauterieei amaiera emateko 'ijito erretzea' egingo da.
Dokumentuaren akzioak