Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eskola eta herria

Dokumentuaren akzioak

Eskola eta herria

Goizeko 7ak, etxeko arropa zaharren hautaketa egin, mozorroa jantzi eta gurutzatu dugu herria kalerik kale. Etxera bueltan datorren gau-paseroa, tabernari goiztiarra, egunkari banatzailea, begiradak gurutzatuz elkarren ondoko mundu paraleloak agurtu ditugu instantean. Euria ari du baina gogotsu nator, eskerrak halako egunak badiren gurean, bestela galdurik geundeke orden ofizialak ezartzen digun isolamenduan.
Egilea
Kimetz Arana
Komunikabidea
Argia
Mota
Kronika
Data
2018/03/04
Lotura
Argia

rla bat gara itsasoan, aniztasuna eta tendentzia globalak nagusi diren XXI. mendeko jendarte urbanoan. Azken datuen arabera 100 hizkuntzatik gora mintzatzen dira Euskal Herrian, bere erreferentzia kultural, balore eta sonoritateekin. Honi gaineratuz bateko zein besteko tribuak, elkarren ondoan elkarren berri izan gabeko mikro
mundutan bizi gara. Guztion gainetik berriz kultura komertzial ofiziala da nagusi Bizkaiko Ezker Ibarrean.

Badira zazpi urte jatorrizko inauteria berreskuratu genuela gure herrian. Etxez etxeko eske zaharra industriguneko auzotara bilakatu genuen, musika, dantza eta kantuz alaiturik, Carrascoliendas izena du Trapagaranen.

Oso egun maitatua da parte-hartzaileentzat. Agian, bizi garen sistemak dituen gabezia komunitarioei erantzuten dielako sorrarazten ditu hainbat emozio gure baitan. Pertsonek berezkoa dugu era espontaneoan elkartu, kalean kantatu, besarkatu, ukitu eta nahas-mahas dantzatzeko beharra. Gaurko ordena sozialaren itxitasunean, horretarako bide ematen digu Carrascoliendasek eta hor du bere garrantzia.

Ekimenak badu arrakasta herrian baina herriko inauteri bihurtzeko zailtasunak ditu. Urtero 200 auzotarretatik gora elkartzen gara. Seguru nago ordea probatuz gero beste hainbestek gustuko luketela eguna. Tamalez ez gara gehiago zabaltzeko gai. Zeintzuk dira honen arrazoiak?

Desegituratua da gure eskualdeko gizartea. Arazo ekonomikoak, familiarrak, bazterkeria edo drogen ondorioak bestetan baino hedatuago dira Meatzaldean. Horrela superbibentzian gehiago, norbera isolatuago, zaila da herrian proiektu komunak zabaltzea. Gainera ekimen herrikoiekiko eskualdeko komunikabideen isiltasunak eta instituzioen babes faltak areagotu egiten dute ezintasuna.

Horregatik derrigor epe luzera doa gure begirada, pentsatuz modu ludikoz eskoletan garatu litezkeen hezkuntza proiektuen bidez egin daitekela aurrera. Dantza eta musikaren bidez herria eta eskola lotuz, herriarekiko maitasuna sortuz, zahar eta gazteen arteko harremanak eginez eta gurean hain azaleko diren baloreak landuz. Euskal Herriko metropolian biziko bagara auzoko tribuekin elkarlanean aritu behar dugun kontziente, etorkizuna gazteekin erein behar dugun jabedun, bihar hemen ere herri izan gaitezen.

Dokumentuaren akzioak