Dokumentuaren akzioak
Eskiulako maskarada
Erran behar da maskarada horien montatzeko sekülako süstengüa üken düela arizale ohien ganik.
Xorrotxek 1983-eko joküa bereganatü düe, entzün ahal izan dira kestuak mintzatzen biarnes perfeit batean.
Beltzeriak dü lekü handiena hartü maskarada hortan. Buhame jauna, gazte izanik ere aisa segürtatü dü bere kargüa, bazüküan lehenekoer ikasirik. Aldiz Kabana-k eraikitsi dü Kautere bürüzagia zela, nehore gaitzarazi gabe abilki üngürüatüz denek egükitzen züen perediküa.
Dantza sailean, aspalditik eraman lana agertü düe eta üsaintxak dioan bezala Eskiulan, kadrillak eman dira.
Ürrats bakotxean, arizaleek izan düe herritaren eskü zarta beroen entzüteko parada.
Dagün emanaldia Eskiularrek eskeiniko düe Xibero beste aldian, Donaixtin, urtarrilaren 27ean.
Dokumentuaren akzioak