Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eskaintza hirukoitza egingo du Soinueneak, asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Eskaintza hirukoitza egingo du Soinueneak, asteburuan

Patxi Perezek herri dantza gidarien formakuntza tailerra emango du. Lorena Zalakainek ihoteetako dantza tailerra eskainiko du. Igandean gaiteroen kalebueltaren txanda izango da.
Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2019/02/06
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Soinueneak jarduera eskaintza hirukoitza egingo du datorren astebururako. Lehenengo platera, herri dantzen gidaritza tailerra izango da. Patxi Perezek emango du, Soinuenean bertan. Larunbatean, hilak 9, 10:30ean hasiko da lehenengo saio hori. Bertan izena eman behar da aldez aurretik, e-posta bidez harremanetan jarrita.

patxi perez

Patxi Perez Ergoienen izango da larunbatean.

Bigarren platererako, berriz, beste dantza ikastaro bat egingo dute, larunbatean bertan. Kutsu oiartzuarragoa izango du, ihoteetako dantza tailerrak erakutsiko baititu Lorena Zalakainek. Intxixu eta sorgin txikiak egiteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren haur eta helduek, baita zakuak ere. 16:30ean hasiko da Abaraxka ludotekarekin elkarlanean antolatu duten tailer hori. Ergoiengo museoan ariko dira ikasten eta sortzen.

Postrea igandean izango da. Oidultz Oiartzungo dultzainero taldeak kale buelta egingo du Elizalde auzoko kaleetan zehar. Kasu horretan, 12:00etan hasiko da musika.

Dokumentuaren akzioak