Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Escena 2006 gaur hasiko da, eta bederatzi konpainia ariko dira

Dokumentuaren akzioak

Escena 2006 gaur hasiko da, eta bederatzi konpainia ariko dira

Egilea
Alberto Barandiaran
Komunikabidea
Berria
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2006/03/17

Ikuskizunak kultur etxea duten hamalau herritara iritsiko dira: Ablitas, Antsoain, Altsasu, Agoitz, Barañain, Bera, Burlata, Castejon, Lizarra, Los Arcos, Noain, Zangoza, Valtierra eta Zizur Nagusia. Asteburu honetan izango dira lehen emanaldiak. Gaur bertan, Zizur Nagusiko kiroldegian, Producciones Imperdiblesek Requiem 21 aurkeztuko du, eta Castejonen, berriz, Tempomobile izango da.



Larunbatean, Beran, Adicctos Breakdance & Logela Multimedia konpainiak Klonk lana antzeztuko du, eta Kukai Tanttakak, Zangozan, 1937, Gogoaren bidezidorretatik. Igandean, Agoitzen, Aldanza taldea izango da, bere azken ikuskizunarekin.Dancem konpainiak Sentido único ikuskizuna (Noranzko bakarra) eskainiko du apirilaren 1ean, eta Ensemble Diatessaron & Erregelak taldeak, berriz, Le basque. 10 y 10 taldeak, azkenik, Hebras de mujer lana (Emakume zuntzak) aurkeztuko du martxoaren 24an, Antsoaingo antzokian.

Dokumentuaren akzioak