Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Escamot Català dantza taldearen ikuskizuna Leitzan izanen da asteartean

Dokumentuaren akzioak

Escamot Català dantza taldearen ikuskizuna Leitzan izanen da asteartean

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2022/12/04
Lotura
Erran

Gaur arratsaldean, berriz, Iruritan izanen da talde kataluniarra

Escamot Català dantza eta musika talde kataluniarra Euskal Herrira etorriko da bertze behin abenduko zubian, eta hainbat herritan eginen dituzte ikuskizunak. Atzo Baigorrin izan ziren eta gaur, berriz, Iruritako Gizarte Bilgunean 18:30ean eginen dute ikuskizuna, Iruritako Dantzarien eskutik. Ibilbidearekin segitzeko, Iruñean izanen dira bihar, eta etzi Leitzan. Aurrera Dantza taldeak antolatu du hitzordua, abenduaren 6an 18:30ean herriko plazan. Ondotik, kataluniarrak Gernikara eta Elgetara joanen dira, eta Bergara bukatuko dute itzulia abenduaren 10ean.

Plazako dantza soziala izanen da ikuskizuna, eta nahi duten herritar guztiek parte hartzen ahalko dute.

Dokumentuaren akzioak