Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ertza konpainiak barruko animalia askatuko du koreografia berrian

Dokumentuaren akzioak

Ertza konpainiak barruko animalia askatuko du koreografia berrian

Maiatzaren 23an estreinatuko du, Donostian, Dantza Garaikidearen V. Zirkuituaren barruan

Egilea
Ainhoa Oiartzabal
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/02/26

Gizakion jarreretako asko animalietatik datozela agerian utziko dute gorputz adierazmenaren bitartez. Eta mugimendu primitibo horiek bideo irudiekin lagundurik emango dituzte ikuskizunean.

Etzitik aurrera, Ertza dantza konpainiaren estreinaldi hori iritsi aurretik, hainbat dantza ikuskizun eskainiko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburu eta beste zenbait herritan Dantza Garaikidearen V. Zirkuituaren barruan. Azaroa bitartean, orotara, 23 dantza ikuskizunen 50 emanaldi izango dira, atzo zirkuituaren aurkezpenean adierazi zutenaren arabera.

Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariaren esanetan, «jauzi kualitatibo eta kuantitaboa» eman dute aurten. Izan ere, iaz 18 ikuskizun eta hastapenetan lautik seira bitarte soilik izaten ziren. Eta Araban, Agurainen eta Gasteizko Artiumen, adibidez, saioak eskainiko dituztela nabarmendu zuen. Dantza garaikidearen eskaintza egonkortu eta zabaldu nahian, areto gehiagok dantza garaikidea programa dezaten lortzeko lanean jarraituko dutela gaineratu zuen.

Ikuskizun oparoak

Nando Piñeiro Gazteszenako programatzaileak Entremans Galiziako Zentro Garaikidearen Concierto Desconcierto, Elirale taldearen Lodrikoko eta Logela Multimediaren Papiro...flexia obrak nabarmendu zituen. Etzi euren aretoan eskainiko duten Logela Multimediaren azkenari buruz, «oso jende gaztearentzat» dela esan zuen Piñeirok. Eta Lodrikoko obra, berriz, urte batetik hiru urtera arteko haurrentzako dela azpimarratu zuen Gazteszenako programatzaileak.

Zirkuituan parte hartuko duten 21 dantza konpainietako 11 Euskal Herrikoak dira, eta gainerakoak Galizia, Katalunia, Espainia eta Brasilgoak.

Dokumentuaren akzioak