Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Errusiako eta Galiziako talde bana izango da Portugaleteko folklore jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Errusiako eta Galiziako talde bana izango da Portugaleteko folklore jaialdian

Turkiako, Beningo eta Peruko taldeak izango dira besteak beste Portugaleteko kaleetan dantza ikuskizunak eskaintzen. Aurten leku aldaketa izango da eta jaialdia La Canilla paseoan egingo da.
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2013/07/19
Lotura
Argia

Uztailaren 21ean hasiko da Nazioarteko 39. Folklore Jaialdia eta 27an amaituko da. Jaialdia Elai Alai dantza taldeak antolatzen du eta taldeak berak ere parte hartuko du. Galiziatik Das Mariñas taldea etorriko da, eta urrunagotik, Amerikatik, Peruko Jallmay eta Kanadako Mackinaw dantza taldeak helduko dira. Afrikako gonbidatua Beninetik dator (Les As du Benin). Beste bi taldeak Turkiako Gökmeydan Halkoyunlari G.S.K.D. eta Errusiako Kalmykiatik datorren Jangar Folklore Elkartea dira.

Bestalde, uztailaren 23tik 28ra Folklore Bizian jaialdia egingo da Galdakaon, Arrigorriagan, Gernikan, Sopelan eta Usansolon, Andra Mari dantza taldeak antolatuta. Dantza talde gonbidatuak Kubako Camagua eta Swazilandiako Pelepele folklore taldeak izango dira.

2011ko jaialdian Kolonbiako dantzariak. Argazkia: Jaialdiaren webgunetik hartua.

Dokumentuaren akzioak