Dokumentuaren akzioak
Errusiako ballet inperiala Santurtziko antzerki jaialdian izango da
Arte eszenikoen jaialdi honen agertokia Santurtziko Serantes Kultur etxea izango da. Hasiera ekitaldian Jose Saramagoren testuekin osoturiko antzezlana eskainiko dute Oscar Molinaren zuzendaritzapean; El equipaje del viajero deituriko obra hau estreinua izango da Euskal Herrian.
Beste hiru estreinaldi
Estreinu gehiago ere izango dira hamar egun hauetan Santurtzin. Besteak beste, Atraco a las tres komedia, Pedro Masoren zuzendaritzapean. Hilaren 7an Tennessee Williamsen Dulce pájaro de juventud obra eskainiko dute, Jose Luis Mirandak eginiko bertsioan.
Jaialdiaren itzalean, Serantes antzerki sariak emango dituzte. Bide batez, Euskal antzerkiaren III. topaketa profesionala burutuko da.
Dokumentuaren akzioak