Dokumentuaren akzioak
Errusiako armadak dantza eta koru emanaldia egingo du gaur Donostian
Errusiako armadaren balletak jantzi ikusgarriekin egingo du dantza eta koreografia originalak eskainiko ditu. Errusiako nekazarien bizimodua, maitasun kontuak edota armadaren borrokak interpretatuko dituzte horietan.
Errusiako armadaren orkestra, ostera, hogeita hamar musikarik osatzen dute, eta Errusiako herri musika joko dute. Balalaikak eta akordeoiak izango dira nagusi orkestran eta soinuetan.
Koruekin eta dantza taldeekin batera zenbait abeslari ospetsu ere etorriko dira: Kalashnikov, Kolenkov eta Troshkin tenorrak; Stepanov baritonoa eta Dobrovolski baxua.
Dokumentuaren akzioak