Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Errusia, Txina eta Puerto Ricoko dantza taldeak arituko dira gaur, Portugaleten

Dokumentuaren akzioak

Errusia, Txina eta Puerto Ricoko dantza taldeak arituko dira gaur, Portugaleten

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2001/07/28

Errusia iparraldeko folklore aberastasunaren adibide garbia da Siverko. Boris Danilovek zuzentzen duen konpainiak 100 ikasle inguru biltzen ditu, eta, horri esker, lan bakoitzerako artista talde bat erabiltzen du. Siverkok Sobietar Batasun ohi osora eraman ditu bere koreografiak. Gainera, munduko folklore jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du, Alemania, India, edo Kubakoan, adibidez.



Tang dinastiaren eskutik, Txinako kulturak garai loriatsua izan zuen. Dantzak, bereziki, eraldaketa prozesu sakonean murgildu ziren. Urte haien lekukoa jaso dute gaur egun Tang dinastiako dantza taldea osatzen duten kideek. Puerto Ricoko Conjunto Folklorico Guarionex, berriz, 1978an sortu zenetik buru-belarri aritu da sorterriko ohiturak mundu osora zabaltzen.

Dokumentuaren akzioak