Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Errosarioko Amaren ezpata-dantza egingo dute domekan, prozesiorik gabekoa izango den arren

Dokumentuaren akzioak

Errosarioko Amaren ezpata-dantza egingo dute domekan, prozesiorik gabekoa izango den arren

Iazko etenaren ostean, domekan egingo dute Errosarioko Amaren ezpata-dantza, ohitura berreskuratu zutenetik hamabigarrengoz. Hori bai, pandemiara moldatu behar izan dute.
Egilea
barren.eus
Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2021/09/28
Lotura
Barren


2021 09 28 2019 10 06 errosario amaren ezpata dantza elgoibar arg alex berasategi

Haritz Euskal Dantzari Taldetik jakinarazi dutenez, San Bartolome parrokian egingo den meza nagusiarekin hasiko da Errosarioko amaren ezpata-dantza, 11:30ean. Eliza barruan, taldeko ezpata-txikiek dantzatuko dute, ohi duten moduan, baina, ezpata luzeek ere dantzatuko dute estrainekoz eliza barruan. Meza ostean, udaletxeko arkupeetan builduko dira dantzariak, aurten ezin izango baitute San bartolome eta Errosario kaleetan egin ohi duten prozesioa egin. Horren ordez, Kalegoen plazan dantzatuko dute ezpata dantza. Dantzaldiaren amaieran hil berri den Abel Iriondo dantzalaguna omenduko dute.

"Baldintzak desberdinak badira ere garrantzitsua kalera irten ahal izatea da, beraz, ez galdu aukera eta gerturatu plazara!", azaldu dute dantza taldetik.

Duela 500 urteko tradizioa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek 2009an berreskuratu zuten ezpata-dantza.

Lotura duten albisteak:

Dokumentuaren akzioak