Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Errosario kaleko jaiak gaurtik igandera arte luzatuko dira Elgoibarren

Dokumentuaren akzioak

Errosario kaleko jaiak gaurtik igandera arte luzatuko dira Elgoibarren

Egilea
J.C.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2009/10/07

Elgoibarko Errosario kaleko bizilagunek urteko jaiak ospatuko dituzte gaurtik igandera arte. Urtero legez, mota askotariko ekintzak izango dira kalean eta aurtengoan Jai Batzordeak Juanito Gorostizak hainbat urtetan festak aurrera eramateko egindako lana eskertuko du.

Edonola ere, Errosario kaleko jaiak gaur abiatuko dituzte, ohitura denez, 13.00ak aldera izango den Ama Birjinari lore eskaintzarekin.

Arratsaldean, berriz, haurrentzako sokamuturra (18.00etan), auzoko hildakoen omenezko meza parrokian (19.00etan), Salbea (20.00etan) eta luntxa (20.15ean kultur etxean) egongo dira.

Jaietako programak bihar izango du jarraipena. Hasteko, Baltasar elkarteak eskainitako txokolate-jana egongo da 17.30ean eta ordubete beranduago Zurrumurru pailazoen emanaldia hasiko da.

Ostiralean Kiribilka aisialdi egitasmoaren saioa izango da Errosario kalean (17.30ean) eta horren ondoren, Mauxitxa txarangaren kalejira buruhandiekin (19.00etan), oliba hezurren jaurtiketa txapelketa (19.30ean) eta herri afaria kultur etxeko sotoan (21.15ean).

Kirola eta dantzak Elgoibarko Lagunak taldeak antolatuta, pilota partidak izango dira larunbatean (12.00etan) Foruen plazan. Horren ondoren, aldiz, herri kirolen erakustaldia egongo da leku berean.

Errosario kaleko jaietako programak igandean izango du amaiera.

Egun horretan, hildako auzotarren omenezko meza izango da (11.30ean) San Bartolome parrokian. Bertan, Haritz euskal dantzarien taldeak Gipuzkoako Ezpata-dantza egingo du.

Jarraian, Elgoibarko dantzariek Errosarioko Ama Birjinaren Ezpata-dantza eskainiko dute herritarren aurrean plazan. Horretarako, dantzariek herriko txistularien laguntza izango dute. >J

Dokumentuaren akzioak