Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromerien bueltako solasaldia

Dokumentuaren akzioak

Erromerien bueltako solasaldia

Hemen da 'Oinak arin' irratsaio berriaren lehen atala! Xanti Nazabalek gidatuta, dantza izango du oinarri, eta lehen atalean, erromeriez, horien garrantziaz eta transmisioari buruz aritu gara hizketan.
Egilea
Xanti Nazabal Urruzola
Komunikabidea
Ataria
Mota
Albistea
Data
2022/09/20
Lotura
Ataria

Euskal Herria herri dantzaria da. Historian zehar autore askok utzi dituzte aipamenak euskaldunon artean dantzak duen garrantziaz. Garrantzia hori, eta bereziki gure eskualdean duena kontutan izanda, Ataria Irratian txoko bat egin nahi izan diogu dantzari, Oinak Arin saio berri honetan.

Dantza izango dugu hizpide. Kasu honetan, mingaina dantzatuz ariko gara, bitxikeriak gogora ekarriz, eskualdeko dantzen eta eskualdekoak ez direnen inguruan hitz egingo dugu, eta gonbidatu bereziak izango ditugu gurekin.

Gaurko saioan, erromeriei buruz, bertako musikaz eta dantzez, transmisioaz eta etorkizunaz aritu gara hizketan, gonbidatu bereziekin: Xabat IrastorzaGarazi LarrañagaIrene OteroItziar Osa eta Ana Mari Arrieta. Hain justu, oraintxe gaude erromeria tradizionalaren urte sasoi emankorrenean, Zelatungo erromerien garai bete-betean, besteak beste.

Saioaren amaieran, datozen lau asteetarako eskualdeko dantza saioen agenda errepasatu dugu.

Urriaren 18an izango da Oinak arin irratsaioaren bigarren atala.

 

Dokumentuaren akzioak