Dokumentuaren akzioak
Erromeriaren jaia nagusi izango da larunbat honetan Itziarren hainbat ekintzekin
Trikitixari buruzko hitzaldia antolatu da ostiralerako
Erromeria Egunaren beste helburuetako bat Antonio
Buenetxea Txankarta herriko soinujole zendua omentzea ere bada.
Itziarren sortutakoa eta hazitakoa izan zen Txankarta. Izaera biziko
gizona izan zen eta soinu handiarekin oso trebea. Gipuzkoako hainbat
herri eta bailaretan oso ezaguna izan zen. Gerraosteko urte zailetan,
trikitixa bizirik mantentzeko giltzarrietako bat izan zen Elgeta,
Gelatxo eta Sakabirekin batera, besteak beste.
Egun handia larunbata izango da, baina ostiralean hasiera
emango zaio egitarauari. Bakarrik hi-tzaldi bat jarri da lehenengo
jardunaldian. Asier Gozategi, Iker Goenaga eta Oskar Estanga bertan
izango dira trikitixari buruz mintza-tzen. Apaiz etxean izango da,
ilun-tzeko 20:00etan hasita, eta Jon Ostolaza moderatzialearen lanetan
arituko da. Larunbatean pertsona ugari espero dira, leku askotatik
etorrita, azkeneko urteetan bezela. Egun honetan erromeria izango da
nagusi hainbat ordutan. Kalejirak antolatu dira, erromeriak, herri
bazkaria eta ikuskizun paregabea. Itziarko eta Bianko dantzariek euren
trebetasuna erakutsiko dute eguerdian.
Giroa berotzen talde ezberdinak izango dira. Hernanitik
dultzaineroak, txistulariak, fanfarea eta albokariak etorriko dira, eta
Zubietatik joaldunak. Trikitilariak ez dira faltako, bertan izango dira
Gari eta Iñaki, Tapia eta Leturia, Jagoba Uranga eta Maialen Arzallus
eta Agurtzane eta Ion Elustondo. Bikote hauek ez dute soinuen erritmoa
jaitsiko.
Dokumentuaren akzioak