Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromerian

Dokumentuaren akzioak

Erromerian

Egilea
Maria Agirre
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Iritzia
Data
2023/09/15
Lotura
Goiena

A zelako eromeria azkenaldian erromerietan. Udan irakurri ditudan elkarrizketetan musika taldeak oro har pozik azaldu dira, jende gaztea berriro ere dantzan hasi baita plazetan.

Horren lekuko izan nintzen ni neu ere. Andramaixetako bezperan, herriko plazako dantzaldian lauzpabost ume baino ez zeudela, kuadrilla bat azaldu eta dantzari ekin zion. Mutil gazteen taldeak tinko eutsi zion plazako bakardadeari – Aretxabaletako plaza horrelakoetan handi geratzen baita–, baina gauak aurrera egin ahala, apurka- apurka, beste kuadrilla batzuk batzen joan ziren. Azkenerako, sekulako giroa plazan; dantzan eta kantuan guztiak ere. Poztu nintzen goizeko ordu biak aldera Xalbadorren heriotzean kantuarekin gazte guztiak a capella abesten ikusita. "Mila esker, Aretxabaleta, sorpresa izan da!", esan zuen Obaneuke taldeko abeslariak bukaeran. "Baita niretzat ere!", pentsatu nuen.

Sanmartinak, gero sanmigelak, egunotan ere beteko dira plazak; atalateikoan, burua astinduz, edo, zergatik ez, Duplak dioen bezala tabu kulturalak hautsi, eta perreoan. Esaldi ezagunak dioen moduan: dantzan egiten duen herria inoiz ez da hilko!

Dokumentuaren akzioak