Dokumentuaren akzioak
Erromeriak eta dantzak hartu dute Sanagustin, 'Oholtza' saioa grabatzeko
Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) bertsolari eta pandero jotzailearen Lana festa bihurtuz liburua eta diskoaren aurkezpena egin zuten pasa den larunbatean Azpeitian, eta Larrañagak erromeria saioa eskaini zuen Sanagustin Kulturgunean, Xabier Alberdi Zabale trikitilaria ondoan zuela. Gainera, Euskal Telebistak Oholtzan saiorako grabatu zuten emanaldi hura, eta azken diskoko doinuak entzun ahal izan ziren. Gainera, askotariko dantza saioekin uztartu zuten ekitaldia. Azpeitian hartutako irudiak hilaren 24an eskainiko ditu Euskal Telebistak.
Joan den hilaren 26an aurkeztu zituzten Larrañagaren liburua eta diskoa, eta ohiko liburu dendetan, Tirikitrauki musika dendan, Azpeitiko Meola tabernan, Aristerrazun (Aia) eta Markinako Zubiondo tabernan eros daitezke, 22 eurotan.
(Argazkiak: Alberto Beloki)
Dokumentuaren akzioak