Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromeria eta dantza jauziak asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Erromeria eta dantza jauziak asteburuan

Dantza izango da nagusi asteburuan Azkoitian, dantzari lotutako hainbat jarduera antolatu baitituzte. Maiatzaren 3an, ostirala, gazteei zuzendutako erromeria egingo dute. Zapatuan, maiatzak 4, dantza jauziak eskainiko dituzte eta dantza gustuko duten herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Komunikabidea
Maxixatzen
Mota
Albistea
Data
2019/04/30
Lotura
Maxixatzen

Erromeria eta dantza jauziak asteburuan

Gazteria sailak antolatuta, erromeria egingo dute ostiralean 13 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat. Ekimenaren helburua da «gaztetxoei aisialdiaz gozatzeko aukera ematea da, lagun artean afalduz eta ondoren, dantzarako gonbitea luzatuz trikitilariekin», azaldu dute antolatzaileek. Afaltzeko otartekoak salduko dituztela aurreratu dute, baina nahi duenak bere otartekoa eramateko aukera izango du. Afaria 20:30an izango da eta erromeria, 21:30ean hasiko da. Hitzordua Elkargunean da eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Gazteria Zerbitzuan.

Zapatuan, berriz, dantza jauziak eskainiko dituzte, Elkarguneak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak elkarlanean. Elkargunean izango da saioa, 22:00etan, eta herritarrei parte hartzeko dei egin diete antolatzaileek.

Dokumentuaren akzioak