Dokumentuaren akzioak
Erromeria Eguna antolatu dute Errenterian uztailaren 15erako
Baina dantzak leku berezia izanda ere, Erromeria Egunak beste hainbat ekitaldi hartzen ditu, hala nola, pailazoak, txistulariak, dultzaineroak...
EGUN OSOKO JAIALDIA. Goizean hasiko da jaialdia. 10:00etarako diana emango dute Oarsoaldeko txistulariek herriko kaleetan. Ordubete geroago, lehen izerdiak botatzeko aukera izango dute dantza egiteko prest agertzen diren guztiek. Aiko taldea Esmalterian ariko da, «dantzarako modu naturalean gonbita egiten». Taldeko kideek esandakoaren arabera, «inor ito gabe», lasai-lasai ordubetez dantzan aritzeko modua asmatuko dute.
Nolanahi ere, kale askotan sumatuko da musika eta dantza Errenterian. Hernaniko dultzaineroak, Alkarkide dantzarako txaranga, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaiak, Zubietako zanpantzarrak eta Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoak esaterako, girotuko dute herria.
Eguerdian herri bazkaria egingo da udal kiroldegian. 500 lagunentzako tokia prestatu dute. Eta arratsaldean festak ez du etenik izango. Agnes Perez maisu gisa ariko da, kaleko jendea hainbat dantzatan trebatzen, eta Aiko taldean ere Patxi Labordak rol bera beteko du.
Gauean Trikiziok hartuko du lekukoa, oraindik ere indarrak dituztenek gaueko dantzaldian bota ditzaten.
Dokumentuaren akzioak