Dokumentuaren akzioak
Erromeria Egunak castellerrak eta guzti jarri nahi ditu dantzan
Ereintzako Alain Mayak gogorarazi duenez, orain dela hamabost urte Dantza Soltearen Gipuzkoako Txapelketaren mende erdia ospatzearen harira hasi zirela Erromeri Eguna antolatzen. Herri dantzak suspertzea zuten helburu, eta eginkizun horretan “arrakasta” izan dutela uste du Mayak. “Pozik gaude, plaza geroz eta beteagoa ikusten dugu, herriko eta kanpoko jendearekin”, esan du. Bere ustez, helduentzako dantza ikastaroek lagundu horretan.
Egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako. Honakoa da:
- 10:45ean: Diana.
- 11:30ean: Hamaiketakoa, Koldo MItxelena plazan.
- 12:00etan: Kalejira, dantzari eta musikariekin.
- 12:30ean: Vilafranca del Penedeseko casteler-ek giza gaztelua egingo dute Xabier Olaskoaga plazan.
- 13:30ean: Gipuzkoako Brokel dantza sailaren erakustaldia, Gamon Zumardian. Ereintza eta Goizaldi dantza taldeen eskutik.
- 13:45ean: Casteler-ak Gamon Zumardian.
- 14:30ean: Bazkaria Koldo Mitxelena plazan.
- 18:00etan: Erromeria, Gamon Zumardian.
- 19:00etan: Aiko taldearen emanaldia Gamon Zumardian.
- 21:00etan: Larrain dantza zumardian.
Erromeria Egunaren aurkezpena.
Dokumentuaren akzioak