Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromeria Eguna ospatuko dute Aiara eskualdeko dantzariek etzi

Dokumentuaren akzioak

Erromeria Eguna ospatuko dute Aiara eskualdeko dantzariek etzi

Amurrio Iazko arrakastaren ostean, bigarren dantza jaialdia antolatu dute larunbaterako

Egilea
Anakoz Amenabar
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/10/25

Eguerdian hasita, ekitaldi ugari izango dituzte dantzazaleek larunbatean. Herriko Juan Urrutia plazan bilduko dira dantzari eta musikariak, 13:00etan. Kalejiraren ondoren, herri bazkaria izango da; horretarako, aurrez dantza elkartean izena eman beharko da. Arratsaldean ekingo diote erromeriari, Tirauki taldearen trikiti, alboka eta gitarra soinuekin. Ondoren, larrain dantza eta Txulalai dantza tradizionalak dantzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Eta Trikizio taldeak emango dio amaiera erromeriari.

Zer: Erromeria Eguna.
Noiz: Larunbata.
Non: Amurrio.

Dokumentuaren akzioak