Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromeria egingo dute hilaren 18an

Dokumentuaren akzioak

Erromeria egingo dute hilaren 18an

Egilea
Aitziber Muga
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2009/07/11

Ekitaldiak 10.00etan hasiko dira dianarekin. Ondoren, Koldo Mitxelena plazan hamaiketakoa egingo dute. 12.00etan kalez kale musikariak eta dantzariak irtengo dira.

13.15ean, aurtengo berrikuntza nagusia ikusteko aukera izango da: Neskatxen Soka Dantza. "Dantza sozial hau gizon dantza izaten da San Juan bezperan. Eta aproposa ikusi genuen neskek ere dantzatzea Erromeria Eguneko festa giroan. Urtetik urtera errepikatzea gustatuko litzaigukeen emanaldia da. Ohitura bihurtu nahi dugu", azaldu zuen Mayak.

Dantzak atsedenalditxo bat izango du 14.30ean, herri bazkaria izango baita udal kiroldegian. Intxaurrondo gastronomia elkarteak 500 mahaikidentzat jakiak prestatuko ditu. Txartelak dagoeneko salgai daude Ereintza elkartean  Arkaitza tabernan eta Belen gozotegian. Zizka-mizka beroak, oilasko errea entsaladarekin, txahal masailak ardo beltzarekin, postrea eta kafea dastatzeko aukera izango da 14 euroren truke. Gaztetxoen menuak 10 euro balio ditu.

Bazkalostean, Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan eta 18.00etan Erromeria Handia hasiko da herriko leku desberdinetan. Amaitzeko, 18.30ean, Aiko taldeak Zumardian erakustaldi bat egingo du.

Parte-hartzaile ugari izango dira: trikitilariak (Txorimaloak, Naroa eta Arrate, J.M. Beltran eta Astiasaran anaiak eta Urarte taldea), Alkarkide dantzarako txaranga, Oarsoaldeko dultzaineroak eta txistulariak, Zubietako zanpantzarrak, Ezpeletako txaranga eta Iruñako gaiteroak. Bestalde, egun guztian zehar irrintzilariak, hainbat musikari eta talogileak egongo dira.

Dokumentuaren akzioak