Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromeria egingo dute gaur Donostiako Konstituzio plazan

Dokumentuaren akzioak

Erromeria egingo dute gaur Donostiako Konstituzio plazan

Besteak beste, balsak, fandangoak, arin arinak eta kalejirak dantza egiteko parada izango da.

Egilea
Juan G. Andres
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/04/19

Besteak beste, balsak, kontradan-tzak, kalejirak, fandangoak, arin arinak eta abarrekoak dantza egiteko parada egongo da eta laguntza gehiago behar duenak jendartean egongo diren monitoreengana jo ahal izango du, ekimenaren antolakuntzan Trebeska, Goizaldi eta Eskola dan-tza taldeek parte hartzen dutelako.

Fernando Ruizek azaldu duenez, "adin guztietako jendea" -haurrak, gazteak, helduak eta aiton-amonak- joaten da erromerietara, baina gehien animatzen direnak umeak izaten dira, agian "lotsa gutxiago dutelako". "Urtean lau erromeri egiten ditugu eta jende andana etortzen da, batez ere eguraldi onarekin. Udaran, batez ere, plaza dantzariz eta ikuslez bete egiten da. Jendeak beti galdetzen du hurrengo erromeria noiz izango den", azaldu du.

aro berria Orain dela hiru urte, hainbat euskaltzalek eta dantzazalek beren kezka adierazi zuten euskal dantzak kalean egiteko aukera gutxi omen dagoelako. Horregatik, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea harremanetan jarri zen Udal Txistularien Banda eta zenbait dantza talderekin. "Helburua ez zen noiz edo noiz talde bat kontratatzea eta urtean jaialdi arrakastatsu bakar bat egitea, baizik eta normaltasunez urtean zehar hainbat aldiz jendea plazan dantzan jartzeko ohitura zabaltzea", dio Bagera elkarteak. Ordutik hona, lau bat erromeri antolatu dituzte urtero. "Oso harrera ona izan dute eta horrek erakutsi du erromeria gehiago programatzea merezi zuela".

Antolatzaileek, alabaina, bultzada berria eman nahi diote ekimenari. "Gero eta lan gehiago dago eta guk bakarrik ezin dugu aurrera egin. Ondo legoke jende gehiagorekin taldetxo bat sortzea, instituzioekin errazago harremanetan jarri ahal izateko", esan du Ruizek. Bitarteko gehiagoren beharrean ere badaude, eta ekintzak hobeto antolatzeko dirua behar dutela diote.

Erromeria Donostiako Konstituzio plazan.argazkia: iker azurmendi

Dokumentuaren akzioak