Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromeria denboraldi berria abiatuko dute igandean Aristerrazun

Dokumentuaren akzioak

Erromeria denboraldi berria abiatuko dute igandean Aristerrazun

Sasoiko lehen saioan, Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera.
Komunikabidea
Karkara
Tokia
Aia
Mota
Albistea
Data
2018/10/22
Lotura
Karkara

Igandean galdu ezineko hitzordua izango dute erromeria zaleek Aiako Andatza auzoan. Izan ere, Aristerrazuko erromeria denboraldi berriari ekingo diote datorren asteburuan, eta Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera.

Ohiturari jarraituz, 18:30ean hasi eta 21:30ak ingurura arte luzatuko da saioa, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak hitzordura gonbidatu ditu.

Erromeria denboraldi berria abiatuko dute igandean Aristerrazun

Aristerrazuko erromeria. Artxiboko argazkia.

Dokumentuaren akzioak