Dokumentuaren akzioak
Erromeria antolatu du gaur Kresalak Urgull mendian
Mendira igo aurretik ibilaldia prestatu dute goizerako Donostian zehar
Erromeria eguna antolatu du gaurko Urgull mendian Kresala elkarteak. Egunak bi ekitaldi nagusi izango ditu: alde batetik, ibilaldi bat prestatu dute Donostiako parkeetatik eta, bestetik, erromeria bera izango da Urgullen.
Ibilaldiari dagokionez, irteera Kresala Elkartetik izango da goizeko 9.30ean. Amaiera Urgulleko Santiago baterian izango da, gutxi gorabehera, 13.45ean, hainbat geldiune egin ondoren. Hala, posible izango da ibilbide osoa egin nahi ez dutenek horietako parada batean taldearekin elkartzea: Kontxako Erlojuetan (9.45ean), Haizearen Orrazian (10.15ean), Aingeru Zaindarian (10.45ean, hor hamaiketakoa izango da), Aieteko parkean (12.00etan), Cristina Eneako parkean (12.30ean) eta Kresalaren egoitzan (13.00etan) geldituko dira, mendira abiatu aurretik.
Erromeriari dagokionez, arratsaldeko 14.00etan hasiko da, Santiago bateriako zelaietan. Bazkaria norberak eraman beharko du, baina edaria bertan salduko dute prezio popularretan, Kresalaren arabera. Bazkariaren ostean haur jolasak izango dira eta, segidan, erromeria Estanga anai-arrebekin.
Euria egingo balu, ekitaldia Kresala Elkartera pasako dutela iragarri dute antolatzaileek.
Dokumentuaren akzioak