Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erromeria

Dokumentuaren akzioak

Erromeria

Egilea
Jon Benito
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2004/12/26

Autoan noala gogoratzen naiz duela urte batzuk, adibidez, Oriotik San Pedrora joaten ginela. Iturriotzera joaten ginela, lotsatuta begiratzen nuela albotik petrilean zutik. Gustura joango nintzateke orain, Eleuterio Muttubiya-ren ilobak dantzan jarraraziko zintuen ikustera. Ondoko herriko tabernan Sakabi ta Egañazpiren diskoa jartzen dute tarteka. Aspaldiko kontuak balira bezala gogoratzen naiz. Eta badoa beste urte bat. Mundu bat hiltzera doan sentipena dut halakoetan. Konturatzen naiz ez naizela garai honetakoa, gehiegi hauspotzen dudala memoria, ez didala orainaldia bizitzen uzten. Baina gauzak berriz gogoratzea bazter ez uztea da. Hiltzen ez uztea. Gogoratzea berriz bizitzea da. Zu dantzan ikustea.

Dokumentuaren akzioak