Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erritmoz bete dute Seminarixoa Bergarako dantzariek

Dokumentuaren akzioak

Erritmoz bete dute Seminarixoa Bergarako dantzariek

Egilea
Joane Olabarria
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2021/06/19
Lotura
Goiena

div class="tk-description mb-3">

Ordu bete inguru iraun zuen dantza saioan, 81 dantzarik hartu zuten parte, hamar taldetan banatuta. Kurtsoari amaiera emateko antolatutako ekitaldiarekin "oso pozik agertu" dira dantzari eta ikusleak.

Eguraldiak eraginda Seminarixoan egin zuten atzoko dantza emanaldia, San Martin plazan beharrean. Guztira 81 dantzarik hartu zuten parte, hamar taldetan banatuta. Ordu bete inguruko saioa izan zen, eta bai dantzariak, baita ikusleak "gustura" geratu zirela aitortu saioan bertan parte hartu eta hainbat talde zuzentzen dituen Eneko Galdosek: "Pozik gaude emaitzarekin, kurtso bukaerako emanaldi honekin oso gustura geratu gara".

Adin guztietako dantzariak

Lau urtetatik hasi eta 55 urte bitarteko dantzariak batu zituen taula gainean hitzorduak. Dena ondo antolatzeak "lan apur bat" eman diela aitortu du, baina emaitza ikusita merezi izan duela uste du: "Egin genuen azkenean eta oso ondo joan zen, pozik gaude".

Dokumentuaren akzioak