Erritmo bizia eskaintzen duen dantza emanaldia
Bertan, artea eta dibertsioa jartzen dira aurrez aurre. Hala, mugimendu bizia izango da nagusi Euskaldunako taula gainean.
MONTREALGO TALDEA. 1972an sortu zen BJM_Danse dantza konpainia. Dantzatzean duten bizitasuna izan da hasieratik ezaugarri nagusietako bat. Gainera, nazioartean asko ibilitakoak dira.
Dantza. 'The Stolen Show' dantza emanaldia. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregian. Noiz: Gaur, 20:00etan.