10:30ean zabaldu dituzte gaur Karela kiroldegiko ateak 700 ikusletik gorarentzat. Sarrera guztiak agortuta hasi da, izan ere, aurtengo Gipuzkoa Dance Contest hip hop txapelketa. Milatik gora dantzarik parte hartuko dute goizez eta arratsaldez, ehundik gora taldetan.
Euskal Herri osotik eta kanpotik etorri dira dantzariak nahiz ikusleak, eta hedabide honen mikrofonoen aurrean jarri dira Leintz-Gatzagako, Donostiako, Durangoko, Iruñeako eta Irungo dantzariak zein horien senitartekoak.
Goiza erritmo bizi-biziekin eta giro paregabearekin hasi dute, eta hala amaitzea espero dute gaur arratsaldean.