Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erritmo bizi-biziekin ari dira Gipuzkoa Dance Contest txapelketa ospatzen

Dokumentuaren akzioak

Erritmo bizi-biziekin ari dira Gipuzkoa Dance Contest txapelketa ospatzen

Egilea
Urtzi Oteiza-Onintza Lete Arrieta
Komunikabidea
Karkara
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2023/03/19
Lotura
Karkara

Milatik gora dantzari iritsi dira goizean Karela kiroldegira, hip hop doinuekin dantza ikuskizuna eskaintzera. Goizez eta arratsaldez, ehundik gora talde igoko dira oholtzara. Harmailak jendez bete dira goizean, eta giro apartarekin ari dira txapelketa ospatzen.

10:30ean zabaldu dituzte gaur Karela kiroldegiko ateak 700 ikusletik gorarentzat. Sarrera guztiak agortuta hasi da, izan ere, aurtengo Gipuzkoa Dance Contest hip hop txapelketa. Milatik gora dantzarik parte hartuko dute goizez eta arratsaldez, ehundik gora taldetan.

Euskal Herri osotik eta kanpotik etorri dira dantzariak nahiz ikusleak, eta hedabide honen mikrofonoen aurrean jarri dira Leintz-Gatzagako, Donostiako, Durangoko, Iruñeako eta Irungo dantzariak zein horien senitartekoak.

Goiza erritmo bizi-biziekin eta giro paregabearekin hasi dute, eta hala amaitzea espero dute gaur arratsaldean.

Dokumentuaren akzioak