Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Errimak Oinetan' ikuskizuna igandean Iturzaetako aretoan

Dokumentuaren akzioak

'Errimak Oinetan' ikuskizuna igandean Iturzaetako aretoan

Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan bost eurotan

Haatik Dantza Konpainiak 'Errimak Oinetan' ikuskizunaren emanaldia eskainiko du Iturzaeta Herri Eskolako aretoan, datorren igandean, arratsaldeko 19:00etan. Unai Elizasu eta Aiert Beobideren zuzendaritzapean ibilbide luzeko eta esperientziaz jositako dantzariek osatu eta jarri zuten martxan Haatik, 2011. urtean. Urtebetera, 2012an, 'Errimak Oinetan' ikuskizuna aurkeztu zuten eta emanaldi ugari eskaini zuten han eta hemen. Ikusleek dantzarien maila, gertutasuna eta saioaren originaltasuna azpimarratu zituzten, bereziki. Taldekideen kopuruak gora egin zuen berehala eta horrek indartu egin du taldea.
Egilea
Juan Mari Zubiaurre
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Getaria
Mota
Albistea
Data
2014/11/27
Lotura
Diario Vasco

Euren esanetan, «bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da 'errimak oinetan', bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak».

Haatik. Dantza Konpainia Getarian izango da igandean Iturzaetan.

Haatik. Dantza Konpainia Getarian izango da igandean Iturzaetan.

Dokumentuaren akzioak