Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Errimak bi oinetan" eskainiko du Bertsoaroak gaur

Dokumentuaren akzioak

"Errimak bi oinetan" eskainiko du Bertsoaroak gaur

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Mota
Albistea
Data
2020/10/23
Lotura
Euskalerria Irratia

Dantza eta bertso ikuskizuna ekainiko dute astearte honetan Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan, Bertsoaroaren azkenaurreko saioan. Bertsolari ezagunen bertso jarriak, Igela bandak musikatuak eta Haatik dantza taldeko bost dantzarik eszenatokira eramandakoak. Halakoa da ikuskizun berezi hau, Aiert Beobide dantzariak adierazi digunez. 

Posiblea da bertsotan dantzatzea? Edo dantzak bertsoen bidez ikustera eman? Galdera hauen erantzunak gaur bertan ezagutuko ditugu.

Bai hala da, ‘ERRIMAK BI OINETAN’ DANTZA ETA BERTSO ikuskizuna eskainiko baitute gaur Bertsoaroan.
Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Haatik dantza konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzea maite du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtu du, Aiert Beobide dantza talde honetako kideak Irrintzi Plaza saioan esan digun bezala.

Ikuskizun honetan Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin eginen dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbat kantarik.  ahotsa.

Honetaz guztiaz gozatu ahal izanen dugu gaur arratsaldeko 19.00etatik aurrera Nafarroako Antzerki Eskolan eginen den saioan, aurtengo Bertsoaroa zikloaren azkenaurrekoa.

Sarrera doan da, eta gonbidapenak arratsaldeko 17.30etatik aurrera banatuko dira Antzerki eskolan bertan.  

Dokumentuaren akzioak