Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Errepresio frankista jasan zutenei aitortza egin die Gipuzkoako Aldundiak, urrezko dominarekin

Dokumentuaren akzioak

Errepresio frankista jasan zutenei aitortza egin die Gipuzkoako Aldundiak, urrezko dominarekin

«1936ko estatu kolpean, ondorengo gerran eta diktadura garaian hildako pertsonak, espetxeratu zituztena, erbestea edo konfinamendua jasan zituztenak, errepresio sozio-ekonomikoa jasan zutenak, eta beren eskubide sozial, ekonoimiko, politiko eta kulturalak zapalduak» izan zituztenei eskaini die Aldundiak aurtengo urrezko domina.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2017/12/15
Lotura
Naiz

Foru jauregian egin den ekitaldi hunkigarri batean, frankismoaren biktimen memoria zaintzearen beharra nabarmendu du Markel Olano ahaldun nagusiak. Frankismoaren biktimen oroigarria ohorezko tokian jarriko dute.

Biktima izandako pertsonen 250 senitarteko eta errepresaliatuak izan ondoren bizirik ateratzea lortu zuten 17 lagunez gain, rakundeetako ordezkari ugari egon da ezpata dantza batek ireki duen ekitaldian. Han izan dira, esaterako, Gasteizko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; Gipuzkoako Batzar Nagusietakoa, Eider Mendoza; edota Josu Erkoreka, Arantxa Tapia, Iñaki Arriola eta Cristina Uriarte sailburuak.

Herri desberdinako alkateek, batzarkideek, alderdi desberdinetako kideek eta eragile anitzetako ordezkariek ere presente egon nahi izan dute.

Aranzadiko presidenteak irakurri du laudorioa, memoriaren garrantzian indar berezia eginez: «Demokrazia eraikitzen du memoriak, eta demokraziari eskatzen dio. Memoria ez da bakearen etsaia, aliatua baizik, eta demokraziaren funtsezko elementua».

Olanok, bere aldetik, nabarmendu du oso zabala dela frankismoaren biktimen kolektiboa eta denei eskaini die domina: «bizia galdu zutenei, epaiketarik gabe exekutatu edo epaiketa sumarisimoetan fusilatu zituztenei (1.000 gipuzkoar baino gehiago exekutatu zituen frankismoak, eta beste 400 fusilatu); kartzela, erbestea, konfinamendua edo tortura pairatu zutenei; errepresio sozioekonomikoa jasan zutenei (Aldundian bakarrik, 1.051 funtzionariori eragin zien); eta eskubide sozial, zibil, politiko edo kulturalak urratu zizkietenei (emakumeak, gutxiengoak, legez kanpo jarritako alderdi politikoetako kideak, euskara…)».

Bertan, ahaldun nagusiak berretsi du egia, justizia eta erreparazioa biktimei zor zaizkien eskubideak direla eta horiek betetzeko konpromisoa agertu du. Gertatutakoaren memoria gorde eta transmititzea garrantzitsua dela azaldu du, berriro errepika ez dadin.

25207431238_5d43de22e8_k

Markel Olano ahaldun nagusia, frankismoaren biktimen aldeko ekitaldian. (GIPUZKOAKO ALDUNDIA)         

Dokumentuaren akzioak