Dokumentuaren akzioak
Errenteriak bi dantza ikastaro antolatu ditu datorren astean
Hasi berriek hiru egunetan izango dituzte eskolak eta aritutakoek, berriz, bi
Bata eta bestea mailaren arabera banatu dituzte: hasi berrientzat eta aritutakoentzat. Hasi berrientzakoak hiru eguneko iraupena izango du. Datozen astelehen, astearte eta asteazkenean izango dira eskolak, 18.30ean hasi eta 20.00etara arte. Parte-hartzaileek fandango, arin-arin eta muxikoen oinarrizko mugimenduak ikasiko dituzte eta kostua 12 eurokoa da.
Aritutakoentzako ikastaroa, berriz, datozen astelehen eta asteazkenean izango da, 20.00etatik 21.30era. Bertan, 8 euroren truke, muxikoak eta dantza lotuak praktikatuko dituzte izena ematen dutenek.
Kasu bietan Errenteria Musikal dantza eskolako gela nagusian (Niessen kulturgunean) egingo dituzte eskolak eta Mikel Coca arituko da irakasle lanetan.
Ekintza honetan interesa dutenek dantza@kukai.info helbide elektronikora mezu bat bidalita eman beharko dute izena lehenbailehen. Bide berdina erabil daiteke informazio gehiago jasotzeko.
Dokumentuaren akzioak