Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzak Errenteria hartuko du larunbateko IX. Erromeria Egunean

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak Errenteria hartuko du larunbateko IX. Erromeria Egunean

Besteak beste, Txirri, Mirri eta Txiribiton junior , Patxi Perez eta Aiko taldea arituko dira herrian

Egilea
Teresa Sala
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/07/10

Jon Maya dantzariak atzo Donostian egindako aurkezpenean azaldu zuenez, "herri dantzak formatu ezberdinetan aurkeztu nahi ditugu, mota guztietako jendearen partaidetza bultzatzeko asmoarekin". Hala, askotariko ekitaldiak izango dira gozagarri egun guztian zehar. Besteak beste, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoek ikuskizun berezia eskainiko diete arratsaldeko 17.00etan Zumardira hurreratzen diren haurrei. Aurten, bigarren aldiz hartuko dute parte pailazoek ospakizunean, eta izango diren bestelako ikuskizunetan legez, "dantza uztartzen" saiatuko dira baina, horretaz gain, barre egiteko gonbidapena egingo diete errenteriar zein bisitariei.

Ikuskizunak ez ezik, antolatzaileek ikastaroak ere eskaini nahi izan dituzte, "jaia ospatzen dauden bitartean dantzan egiten ikas dezaten". Aiko taldeko kide Sabin Bikandik azaldu zuenez, "gorpu-tzak badaki dantzan egiten, utzi egin behar zaio". Bikandik dantza mota "erotikoak" eskainiko dituztela adierazi zuen, izan ere, eta berak azaldutakoaren arabera, hainba euskal dantza "izugarri erotikoak dira".

Errenteriar batzuk janzten diren arren, ez da beharrezkoa baserritar jantziak ateratzea. Mayaren hi-tzetan "dantzaren alderdi partehartzaileena" aldarrikatu nahi du ospakizunak, "nahi duenak nahi duen modura goza dezala".

Dokumentuaren akzioak