Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Errenteria, dantzara

Dokumentuaren akzioak

Errenteria, dantzara

XVII. Erromeria Eguna ospatuko dute larunbatean. Igandean, Errenteria Dantza jaialdia prestatu dute, bi dantza talde gonbidaturekin

Erromeria doinuak nagusituko dira asteburu honetan Errenterian (Gipuzkoa). Ereintza Dantza Taldeak hamazazpigarren aldiz egingo du Erromeria Eguna jaialdia, eta egun guztiko egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek
Egilea
Amaia Urteaga
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2015/07/15
Lotura
Berria

 Dantzariez gain, trikitilariak, txaranga, dultzaina jotzaileak eta joaldunak bertaratuko dira larunbatean Errenteriara, besteak beste. Jai egun horren helburua erromeria giroari hauspoa ematea da, herri dantzak bultzatzearekin batera.

10:45ean ekingo diote txistulariek giroa berotzeari, herria dianarekin esnatuz. Musikariek azaldu dutenez, hau izaten da jendea festara erakartzeko lehen pausoa eta dantzariak pilatzen hasten diren unea. Herritarrak esnatutakoan, hamaiketakoa egin eta indarrak hartzeko unea helduko da, 11:30ean Koldo Mitxelena plazan.

Egun berezi horretan parte hartuko duten musikariek eta dantzariek herriko txokoak bisitatuko dituzte, kalez kale, 12:00etatik aurrera. Iurretatik (Bizkaia) Mikel Deuna dantza taldea bertaratuko da, Ereintza dantza taldearekin batera dantzatu eta herritarrak dantza egitera animatzeko. Euskal dantza taldeen saioa egingo dute Zumardian, 13:30ean eta bazkalordua iritsi bitartean.

500 pertsonarentzako herri bazkaria prestatuko dute, 14:30etik aurrera, ikastolan. Langile guztiak boluntarioak izango dira, eta bazkariaren antolatzaile Mila Alberrok lan egingo dutenen esker ona nabarmendu du aldez aurretik. Errenteriako hainbat saltokitan daude tiketak salgai, eta giro jator eta euskaldunean gozatu nahi duen edonor gonbidatu dute antolatzaileek.

18:00etan helduko da dantza egiteko garaia, erromeriaren ordua. Ernioko Magalean izango da, eta Aiko musika taldeek girotuko dute arratsaldeko jarduna. Herritarrak plazara gerturatu eta dantza egitera animatu dituzte antolatzaileek, eta nabarmendu dute urteak igaro ahala jende gehiago animatzen dela. «Badago erromeria dantzak ikasteari ekin dionik egun honek bultzatuta» esan du Alain Maia antolatzaileak.

Bestalde, Madalenak —herriko festak— gerturatzen ari direla-eta, Errenteria Dantzan jaialdia prestatu dute iganderako.

Ereintza dantza taldeak antolatu du egun hori ere, eta aurtengoan, lehenengoz, atzerriko bi dantza talde gonbidatu dituzte Errenteriara: Nga Uri Te Wai-O-Taiki Zeelanda Berriko maori dantza taldea eta Ballet Jammu Senegalgo ballet taldea.

Erromeria doinuak nagusituko dira asteburu honetan Errenterian (Gipuzkoa). Ereintza Dantza Taldeak hamazazpigarren aldiz egingo du Erromeria Eguna jaialdia, eta egun guztiko egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek.

Erromeria doinuak nagusituko dira asteburu honetan Errenterian (Gipuzkoa). Ereintza Dantza Taldeak hamazazpigarren aldiz egingo du Erromeria Eguna jaialdia, eta egun guztiko egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek.
Hiru dantza taldeek desfilea egingo dute herrian zehar 18:30ean, eta dantza ekitaldia eskainiko dute horren ostean, 19:00etan.

Dantzariak iazko Errenteriako Erromeria Egunean.

Dokumentuaren akzioak